XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aterik ez baitzen
aitonarik bizi ez baitzen.
Bideak erori
suzko metala errege berri
ilusioari hartu zion neurri.

Malerus!
Lautada emankorra...
emankorra izan zen.
Antzu!

Geltokietan mila hilhotz
mendebalerako, inorako ez,
trenaren zain
eta trenbiderik ez,
hasiera, amaiera, lautadaren
antzutasun berrian galdu baitziren.

Malerus!
Lautada emankorra...
emankorra izan zen.
Antzu!
Suzko metalak du kizkali.

Baurrea entzun!
Hil zen, lautada hil
harea jaio
harea jabe
oihartzunaren iragarle.